Saioak, zeinak jendearentzat zabalik baitaude, Ingurumen Agrobiologiako Masterraren barnean sartzen dira

Ramón Plana jaunak, hondakin organikoen tratamenduko aholkularia baita, azaroaren 17, 18 eta 19an aztertuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan hondakin organikoen tratamendu ezberdinak (konpostajea eta biometanizazioa). Jendearentzat zabalik dauden eta “Hondakin organikoak sortzea, tratatzea eta kudeatzea” izeneko irakasgaiaren barnean sartzen diren saio batzuetan parte hartuko du Planak. Osotara hiru saio antolatuko dira, Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan, teknikari profesionalentzat eta jende ororentzat.

Lehenengo eskola irekia bihar, azaroak 17, 10:00etatik aurrera hasiko da biologia tratamenduetarako sarrera-saio batekin: hondakinak eta materia organikoa, kudeaketa eta ustiapena eta biologia tratamenduak. Lehen jardunaldi honen bigarren zatian, konpostajeari buruz, bere prozesu-parametroei buruz eta sistema ezberdinei eta beren bilakaera historikoari buruz mintzatuko da Ramón Plana. Hondakinen tratamendu-sistema hori bera aztertuko da azaroaren 18an, asteazkenean, egingo den saioan, zeinean industria konpostajea, instalazioen diseinua edo bere erabilerak eta aplikazioak analizatuko baitira.
Programa azaroaren 19an, ostegunean, burutuko da hondakin organikoen biometanizazio-prozesuari buruzko beste saio batekin. Planak definituko du digestio anaerobikoa, sortzen dituen hondakinen industria-ustiapena, prozesuaren parametroak eta energia eta ekonomia emaitzak.
Iruñean, 2009ko urriaren 14an